viernes, 22 de noviembre de 2013

GOBERNU DELEGARITZAN KATEATU DIRA


Sevilla II-ko euskal preso politikoek 26. eguna dute gose greban eta Gobernu espainolak egoeraren luzamenduen duen ardura salatzeko bi herritar Iruñeko Gobernu Delegazioan kateatu dira. Poliziak atxilo eraman ditu eta eskuorriak banatzen ari ziren herritarrak identifikatu. Era berean, polizia espainolak ekimena kubritzen ari ziren bi kazetari identifikatu ditu, beren lana egitea galarazi eta mehatxatu ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario